Nafarroak urteko 3.000 etorkin beharko ditu hazten jarraitzeko
Berria, , 24-05-2007ERREDAKZIOA
Iruñea
Nafarroako ekonomia %3,4 hazten da urteko, batez beste. Baina erritmo horri eustea «ezinezkoa» izango da urte batzuren buruan, «egungo ekoizpen sistemarekin jarraitzeaz bai behintzat». Erritmo hori mantentzeko urteko 3.000 etorkin beharko ditu Foru Erkidegoak, bestela, %1,5era jaitsiko da hazkunde tasa. Nafarroako Merkataritza Ganberak egin berri duen ikerketa baten ondorio nagusiak dira.
Ikerketaren arabera, Nafarroan 2022an ez da nahikoa biztanle aktibo egongo, 2018tik aurrera lanean hasten direnak baino gehiago izango baitira lana uzten dutenak. Horregatik lan merkatua mantendu eta etorkinak erakartzea izango da erronka.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)