Immigrazio lege proposamena eztabaidatzen hasi dira AEBetan

Etorkinek puntu sistema bidez lortuko dituzte bisak; aurka daude immigranteen alde diharduten taldeak

Berria, jokin sagarzazu, 22-05-2007

EB Europako Batasuneko zenbait estatutako Barne ministroak Eltvillen (Alemanian) izan dira Batasuneko mugen zaintza eta segurtasuna bermatuko duen planaren inguruan eztabaidatzen. Bileran aurkeztutako proposamen guztiak 2010. urtetik aurrera Europako Batasunak ezarri nahi duen barne segurtasun planaz aritu dira. Europako Batzordeko presidenteorde Franco Frattinik adierazi du segurtasuna eskubide bat dela Europan, eta, horregatik, Frontex dispositiboa ahalik eta azkarren ezarri behar dela. Espainiako Segurtasunerako Estatu idazkari Antonio Camachok, berriz, etorkinen jatorrizko herrialdeetan segurtasun neurriak ezarri behar direla adierazi du. Horretarako, herrialde horietan Europako Batasuneko kide diren estatuetako polizien presentzia indartzearen alde agertu da. Etorkinen jatorrizko herriekin elkarlana bultzatu behar dela eta, Europak bisa politika eraginkorra zehaztu behar duela esan du Camachok.

 

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)