Immigraziorako akordioa hitzartu dute AEBetako Senatuan

Berria, erredakzioa, 18-05-2007

AEBetako senatari demokrata eta errepublikanoek bat egin zuten atzo immigrazioaren auzia arautzeko plan baten inguruan. Hilabeteak zeramatzaten eztabaidan, eta garrantzi handia du adostasun bidean egin duten urrats honek. Planak, aurrera ateratzen bada, paperik gabeko milioika etorkini beren egoera arautzeko aukera emango die.

Edward Kennedy senatariak eman zituen atzo akordioaren nondik norakoak. Etorkinei beren egoera arautzeko aukera emateaz gain, planak mugako kontrolak zorrozteko neurriak proposatzen ditu. George Bush presidenteak akordioa begi onez joko duen itxaropena dute. Proposamenaren gaineko eztabaida datorren astean egingo dute Senatuan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)