Ehunka etorkin Kanaria uharteetara
Berria, 15-05-2007Santa Cruz. Eguraldi ona dela eta, etorkin askok egin dute Europara bidea egunotan. Bost ontzitan 350 atzerritar iritsi dira Kanaria uharteetara, eta Iberiako Penintsulara ere, Andaluziara, dozenaka. Argazkian, ontzi batean Kanarietara iritsitako 103 immigranteak ageri dira. Asteburuan bertan, Espainiako Gobernuak Marokotik eta Mauritaniatik heldutako 168 pertsona aberriratu ditu. Hala ere, egunotan iritsitakoen kopurua asko igo bada ere, iaz garai honetan baino 6.300 pertsona gutxiago heldu dira Kanarietara, Espainiako Gobernuak azaldu duenez. Aurten 2.862 heldu dira.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)