Enpresaburu bat atxilotu dute langile etorkinak kontratu gabe edukitzeagatik

Berria, ERREDAKZIOA, 12-05-2007

Bilbo

Poliziak enpresaburu bat atxilotu du Bilbon etorkinak kontraturik gabe edukitzen zituelakoan. Langileen eskubideek kontrako delitua egin izana egotzi diote. Langileei, berriz, administrazio – espedientea irekiko diete.

Espainiako Gobernuko ordezkariek azaldu dutenez, hainbat etorkin legez kanpo lanean ari zirenaren susmoak zituzten. Hori dela eta, miaketak egin zituzten agenteek Derioko Ugaldeguren eta Galdakaoko Etxerre industrialdeetan.

Derioko lantegian atzerriko sei langile atzeman zituen Poliziak. Horietatik hiruk legez kanpo egiten zuten lan. Hau da, ez zuten kontraturik eta ez zeuden Gizarte Segurantzan alta emanda. Galdakaon, berriz, egoera berean zeuden bi lagun aurkitu zituzten.

Kolonbiakoak, Venezuelakoak eta Ekuadorrekoak ziren langileak eta karga eta deskargan aritzen ziren. Gobernuko ordezkarien arabera, hitzarmen kolektiboan agertzen diren baino baldintza okerragoetan lan egin behar izaten zuten.<\#000>

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)