Haitin 20 bat etorkin hil dira zeramatzan ontzia irauli denean

Berria, 05-05-2007

PORT – AU – PRINCE Haiti iparraldean atzeman zuen Poliziak atzo 150 bat immigrante zeramatzan ontzia. Hura atoian eramaten ari zela irauli, eta 20 pertsona baino gehiagoren gorpuak ikusi zituzten poliziek helikopteroz. Oraindik, 50 baino gehiago daude desagerturik. 73 pertsona onik atera zituzten.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)