Epaiak ez betetzea leporatu diote Bizkaiko Ordezkaritzari

Berria, ERREDAKZIOA, 17-04-2007

Bilbo

Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzak ez dituela immigrazioari buruzko epaiak betetzen salatu du Abokatutzaren Euskal Kontseiluak. Bizkaiko Etorkinei behin – behineko egoitza eta lan baimenak emateari «modu sistematikoan» uko egitea leporatu dio, «erabaki judizialek baimen horiek emateko agindu arren». 2005ean beren egoera arautzen saiatu ziren hainbat etorkini eskaerak atzera bota zizkieten arren, auzibidea argitu bitartean behin – behineko baimenak emateko agindu zuten Administrazioarekiko auzietako auzitegiek. Kontseiluak kexak bidaliko ditu hainbat erakundetara.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)