GaurKo FILmaK

Sentimenduz betetako lana

Berria, leire arramendi, 14-03-2007

Nazioarteko kritikaren oniritzia lortu zuen Paula Hernandez zinemagilak Herencia bere lehen film luzean. Buenos Airesen (Argentina) bizi diren bi etorkinen ikuspuntutik, maitasunaz eta bizitzako bigarren aukerez dihardu Herndandezek sentimenduz betetako film eder honetan; bakardadea, garai bateko oroimina, amaitu gabeko maitasun istorioak eta, oro har, norberaren identitatearen bilaketa jorratzen ditu. Eduardo Mignogna zinemagilearen El faro del sur (1998), El viento (2005) estiloaren eragina ere nabari da, Hernandez haren zuzendari laguntzailea izan baitzen.

Bigarren Mundu Gerra ondoren, Olindak (Rita Cortese) Italiako bere jaioterria utzi eta Argentinara joko du, maitasun galduaren bila. Halere, bilaketan huts egin eta jatetxe batean lanean amaituko du. Bestalde, Peter (Adrian Witzke) 24 urteko alemaniar gaztea ere maitasunaren bila iritsiko da Argentinara. Peterrek eta Olindak jatetxean elkar ezagutuko dute, eta harreman berezia izango dute; hala, beren lekua eta nortasuna bilatzen lagunduko dien bidaia hasiko dute.

Maitasunak, adiskidetasunak eta bestelako sentimenduek leku berezia dute film honetan; oro har, ondo kontatutako lan atsegina da.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)