Etorkinentzako beste bulego bat Iruñean
Nafarroako presidente Miguel Sanzek inauguratu du, hainbat kontseilarirekin batera
Berria, 15-02-2007Nafarroako presidente Miguel Sanzek inauguratu du, hainbat kontseilarirekin batera
Nafarroako Gobernuak etorkinei harrera egiteko bulego berri bat zabaldu du Iruñean. Vadoluengoko monasterioan dago, laugarren zenbakian. Haren zeregina izanen da herrialdean dauden zerbitzuen berri ematea, etorkinei aholku ematea, eta, aldi berean, immigrazioaren fenomenoa aztertzeko behatoki izatea. Nafarroako presidente Miguel Sanzek inauguratu du.
Gobernuko burua hiru kontseilarirekin egon zen atzoko ekitaldian. Immigrazioak Nafarroari egiten dion mesedea nabarmendu zuen: «Herrialdearen etorkizunaren erantzukizuna dute etorkinek, bertakoekin batera».
Enpleguaren esparruan etorkinen artean langabezia tasak %7 egin duela behera ezagutarazi zuen Sanzek: «Espainian %16 egin du gora», zehaztu zuen Nafarroako Gobernuko presidenteak.
Nafarroako biztanleen %10 dira, gaur egun, etorkinak. Hego Amerikakoak dira nagusi, baina badira Afrikakoak, Europako ekialdekoak eta Asiakoak ere. «Arazoak egon daitezkeela ahaztu gabe, toki askotako jendea egoteak aberastu egiten du gure herrialdea», erran zuen Sanzek.
(Puede haber caducado)