'Marine I' ontziko etorkinak, lehorrean

Berria, 13-02-2007

‘Marine I’ ontziko etorkinak, lehorrean

Nuadhibu. Marine I ontzian bi hilabete pasatxo itsasoan ibili diren Saharaz hegoaldeko eta Asiako 372 etorkinak Mauritaniako Nuadhibuko portuan lehorreratu zituzten atzo, astebete kosta parean egon ondoren. Jarraian medikuek artatu egin zituzten. Hogei bat osasun txarrean zeuden. Nolanahi ere, artatu ondotik guztiak identifikatzen hasi ziren, berehala beren herrialdera bidaltzeko asmoz. Bestalde, CEAR Errefuxiatua Laguntzeko Espainiako Batzordeak jakinarazi zuen iaz gutxienez 1.100 senegaldar hil zirela Kanariar Uharteetara iritsi nahian. Hori kopuru ofiziala dela eta benetako kopurua handiagoa dela zehaztu zuen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)