Etorkinek Mauritanian lur hartu dute

Berria, 10-02-2007

Etorkinek Mauritanian lur hartu dute

Nuakchot. Zazpi egun behar izan dituzte Mauritaniak eta Espainiak 400 bat etorkin zeramatzan itsasontzi matxuratuarekin zer egin erabakitzeko. Itsasoan astebete geldirik egin ondoren, Mauritaniako kostarantz eraman zituzten atzo, eta «egoera okerrenean» zeudenak jaitsarazi zituzten lehenik. Gainerakoek itsasontzian jarraitu zuten, eta Gineako arduradunak haiek identifikatzera igo ziren itsasontzira. Kaxmirkoak dira 300 bat etorkin, eta Birmania, Sri Lanka, Boli Kosta, Liberia eta Sierra Leonakoak gainerakoak. Bi hilabete egin dituzte itsasoan, giza eskubideen erakundeek estatuen jarrera «bihozgabea» salatu dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)