Sei lagun atxilotu dituzte emakumeak prostituitzera behartzeagatik

Berria, 24-01-2007

Erredakzioa

Irun

Sei lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Irunen, emakumeak prostituitzera behartzea egotzita. Poliziaren iturrien arabera, prostituzio sarea osatzen zuten. Erik V. L. eta Manuel V. M. Charles klubeko jabeak, eta Jacinte L. A. eta Felipe S. T. Copacabana klubeko nagusiak atzeman zituzten atzo langileen eta atzerritarren eskubideak urratzeagatik. Gainera, azken klub horretan B. D. CH. atxilotu zuten, ustez mehatxuak egiteagatik.

Operazioan hamabi emakume ere atxilotu zituzten. Guztiak Brasilgoak dira, eta ez dute paperik. Hortaz, Atzerritarren Legea ezarri diete. Klub horien jabeek abioiko txartela eta hotela ordaintzen zieten emakumeei turista gisa sartu ahal izateko. Behin, Euskal Herrian sartuta, pasaportea kentzen zieten eta prostituitzera behartu.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)