Austral Herria
Berria, 20-01-2007Austral Herria
Ahal banu, pozik emigratuko nikek! Zenbatetan ez dugu antzeko esaldiren bat esan eta entzun? Euskal Herriko egoera beti berak eragindako esaldi horri nora emigratu eransten zaionean, dotorezia urriko Espainiako hiri txiki bat aipatzen da gehienetan: Zamora, Soria, Teruel…
Teruelera emigratuko nikek!
Esaldiak, jakina, hemengo egoera gaitzestea du helburu. Distantzia markatzea. Baina horretarako, efektu hori areagotzeko – eta asperdura adierazten duen bidaia hori baliatuz – hemendik hurbil dagoen sona gutxiko hiritxoren bat gutxiesten da, esanez bezala: «Teruelera ere alde egingo nikek, hortik atera zein gaizki gauden!».
Ez dut uste hori izan zenik Bernardo Atxagaren asmoa orain gutxi Australiara emigratuko lukeela esan zuenean. Antipodetan dago Australia. Eta urruti, oso urruti…
Oraingo jardunen antipodetan eta urruti: Austral Herri bat imajinatzen hasi beharko genuke.
(Puede haber caducado)