Bilboko PPk plan bat eskatu du «etorkinen egoera hobetzeko»
Berria, 17-01-2007Erredakzioa
Bilbo
Bilboko Alderdi Popularrak immigrazioarekin lotutako plan berria eskatu du Bizkaiko hiribururako. Bilboko Udaleko Alderdi Popularraren bozeramaile Antonio Basagoitik jakinarazi zuenez, Eustat Euskal Estatistika Institutuaren datuen arabera, azken lau urteetan Bilboko erroldan izena eman dutenen artean %80 etorkinak dira. Bilbon, 20.000 etorkin daude erroldan izena emanda. Hori Bizkaiko hiriburuko populazioaren %4,6 dela gaineratu zuen Basagoitik. Etorkin kopuruaren aldetik Bilbo bigarren hiria dela zehaztu zuen, Gasteizen atzetik. Gasteizen herritarren %5,7 dira etorkinak, eta Donostian, berriz, %4,6.
Antonio Basagoitik Bilboko zenbait auzotako datuak nabarmendu zituen: San Frantzisko auzoko biztanle guztietatik %21 dira etorkinak eta Zazpikaleetan %11,2. Horiek hala, Basagoitiren esanetan, «etorkinek guretzat onuragarriak diren gauzak ekartzen dituzte, eta haien egoera hobetzeko plana lehenbailehen egin behar du Udalak».
(Puede haber caducado)