Alemaniak EBk imamen prestakuntza sustatzea nahi du

Berria, 13-01-2007

erredakzioa

Etorkin musulmanen integrazioa bultzatze aldera, EB Europako Batasunak imamen formazioa sustatu behar duela proposatu du Alemaniak. Horrek etorkinei balio unibertsal zenbait ulertzen lagunduko liekeela proposatu zuen atzo Wolfgang Schäuble Alemaniako Barne ministroak. Besteak beste, horren bidez, etorkin askok emakumeen berdintasunarekin lotutako gaiak hobeto barneratuko lituzketela esan zuen.

EBko presidentetza bere gain du Alemaniak datozen sei hilabeteotan, eta, aditzera eman dutenez, garrantzi berezia emango diote immigrazioaren gaiari. Legez kanpoko immigrazioaren kontra egin behar dela esan zuen atzo Schaublek, eta, horretarako egokiena herrialde bakoitzak hartu gura duen etorkinen «kuota» zehaztu, eta etorkin kopuru horri harrera egitea dela. Itsasoz Europara sartzeko ahaleginetan bizia galtzen duten etorkinen «tragedia» ahotan hartu zuen «onartezina» dela esanez.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)