Asiatik Kanaria uharteetaraino

Berria, 13-01-2007

Asiatik Kanaria uharteetaraino

Hierro. Azken zenbaketen arabera, 66 etorkin iritsi ziren herenegun gauean Kanariar Uharteetako El Hierro irlara, itxuraz, Asiatik – – Sri Lankatik, pentsatzen dute – – abiatu ostean. 30 metroko luzera zuen arrantzontzi batean ailegatu ziren. Irlako porturaino sartu zen itsasontzia. Batzuk han bertan itsasontzitik jaitsi eta beren bidea hasi zuten, eta poliziaren kontrolari ihes egin ziotela pentsatzen da. Etorkin gehienak asiarrak direla esan zuten, baina tartean badirela Saharaz hegoaldekoak ere. Tenerifera txalupa batean zihoazen 53 etorkin, berriz, erreskatatu egin behar izan zituzten atzo.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)