Harresiak Apurtuz-ek Eusko Legebiltzarrean hitz egin nahi du

Berria, 12-01-2007

ERREDAKZIOA

Donostia

Etorkinak laguntzen dituen Harresiak Apurtuz koordinadorak Eusko Legebiltzarrean azalpenak eman nahi ditu Espainiako erakundeek ustez iruzurra jasan duten 60 etorkini ez dietelako babesik ematen. Harresiak Apurtuzek salatu duenez, 60 etorkin horiei kontratu faltsuak saldu zizkieten etorkinek beren egoera arautu ahal izateko Espainiako Gobernuak abiatu zuen atzerritarren egoera arautzeko prozesuan.

Koordinadorak Espainiako Gobernuari eskatu dio ustez iruzurra jasan duten etorkinei behin behineko egonaldi baimena edo lan baimena eman diezaiela. Espainiako Atzerritarren Legeak aurreikusten duenez, baimen horiek eman dakizkieke atzerritarrak ustiatzen dituzten sareak desegiten laguntzen duten etorkinei.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)