ETAren agiriak baldintzak eraikitzeko aukera ematen duela dio Otegik

ETAk prozesuarekin jarraitzeko «borondatea eta konpromisoa» erakusten duela uste du

Berria, 11-01-2007

Ekuardortarrei doluminak eman dizkie Batasunak

Euskal Herrian eta Espainian bizi diren ekuadortarren elkarteei eskutitz bana bidali die Batasunak, Carlos Alonso Pelate eta Diego Armando Estacioren heriotzengatik doluminak emanez.

Gutunean diote heriotza horiek ez dutela «leungarririk», eta beraz, «bakearen, justiziaren, pertsonen askatasunaren, subiranotasunaren eta herrien arteko elkartasunaren aitzakiarik gabeko konpromisotik», horrelakorik gehiago ez gertatzeko ahaleginak biderkatuko dituela jakinarazi die Batasunak. Era berean, «etengabe zanpatuak diren» immigranteen komunitatearen eskubideak errespetatuak izan daitezen ahaleginak biderkatuko dituztela ere esan diete.

Batasunak azpimarratu duenez, ekuadortarrek atseginez eta errespetuz jaso dute testua.

 

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)