Herriko Plazan
Berria, 04-01-2007Hitz beste
Anjel Lertxundi
Orain urte dezenteko irudia da, emigrazio handia hartu genuen garaikoa: Extremadurako etorkin talde bat Zarauzko plazan, kontu kontari. Negua zen, hotza egiten zuen. Etxeen artetik plazaratzen zen eguzki-gune gozo baten erdian zeuden gizonak. Mutil koskorretan, haiei begira egoten ginen Jose Mari tabernak kanpoan zeukan egurrezko bankuan eserita. Goiza aurrera, eguzkiak ere bere bidea egiten zuen eta ordu arteko gune eguzkitsua itzal bihurtzen zen. Etorkinek, denek batera, pausotxo batzuk ematen zituzten eguzkiak sorturiko bero-gune berrietaraino. Handik pixka batera, beste pausotxo batzuk. Eta beste urrats batzuk ostera ere.
Hedabideetan-eta ez dira oraindik itzali Barajaseko eztandaren oihartzunak, baina hasiera bateko hotzikarazko konmozioari indarra ahitzen ari zaio. Eguzkiaren epela eta egokitasuna non, harantz doaz gure pausoak.
Bitartean, bi etorkin, eguzkirik iristen ez den hondakinen artean.
(Puede haber caducado)