Ia ehun etorkin heldu dira Kanarietara

Berria, 30-12-2006

Ia ehun etorkin heldu dira Kanarietara

Las Palmas. Ehun etorkin inguru heldu ziren atzo Kanariar Uharteetara hiru txalupatan. Talderik handiena – 62 pertsona – Kanaria Handia uharteko hegoaldeko kostaldera heldu zen txalupa batean – irudian – . Agintarien arabera, etorkinek ez zuten nortasun agiririk, eta adin txikiko bi zeuden tartean. Beste txalupa bat Hierro uhartera heldu zen, 18 pertsonarekin. Azkena, Tenerife inguruan atzeman zuten, eta ez zuten argitu zenbat etorkin zeraman. Bestalde, Mendebaldeko Saharako hondartza batean ustez Kanarietara joateko zain zeuden 111 etorkin atxilotu zituen Marokoko Poliziak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)