AEBetan etorkinak arautzeko sistema «ankerra» dela onartu du Bushek

Berria, 21-12-2006

arantxa iraola

«Ankerra». Giza eskubide askoren aurkakoa da, George Bush AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen arabera, egun etorkinen egoera arautzeko ezartzen duten sistema, eta aldatu egin nahi du. Datorren urtean erreforma bat bultzatu nahi du, horren bidez etorkinek beren egoera legez arautzeko modua izan dezaten. «Gainerakoan, giza trafikatzaileen eta faltsutzaileen eskuetan geratzen dira etorkinak, AEBetako herritarrek egin gura ez dituzten lanak egiteko».

Akordio berri bat lortze aldera elkarrizketarako prest dagoela esan zuen atzo Bushek, eta Alderdi Demokratako ordezkariei ere dei egin zien parte hartzeko. Bushek aldi baterako modu arautuan lanera doazen etorkinen harrera sustatu nahi du, eta, bide batez, egun paperik gabe dauden 12 milioi etorkinen egoerari konponbidea jarri nahi dio.

Erabaki hauek gerarazteko ahaleginak egin dituzte Alderdi Errepublikanoko talderik atzerakoienek, baina azken hauteskundeetan demokratek lortu zituzten emaitza onen ondorioz aurki Bushek berak era honetako aldaketak bultzatuko dituela pentsatzen da.

Egun indarrean dagoen legeak hutsuneak dituela onartu zuen atzo Bushek. Orain gutxi, esaterako, okelarekin lan egiten duen Swift enpresa handian operazio bat gauzatu du AEBetako Poliziak bost estatutan, eta 1.282 lagun atxilotu dituzte. Asko egoera ez oso argian zeuden etorkinak zirela onartu zuen George Bushek. «Hemen legez kanpo zeuden langileak ziren, baina hemen legez daudela zioten agiriak zituzten». Sistema honekin onurarik handiena agirien faltsutzaileek eta giza trafikatzaileek lortzen dutela esan zuen.

«Ameriketako Estatu Batuetara lanera bazatoz, aldi baterako etor zaitezke lan hori egitera, legez araututa». Hori da AEBetarako esperantzan dauden etorkinei Bushek zabaldu nahi dien mezu nagusia, eta hori gauzatzeko erreformak bultzatu nahi ditu, hain justu, datorren urtean.

ETORKIN LATINOAMERIKARRAK. Jatorri latinoamerikarra dute AEBetako etorkin askok. Haien egoerari buruzko txostena plazaratu zuen atzo La Raza Nazio Kontseiluak. Propio etorkin latinoamerikarrei buruzko ikerketak eta programak egiteko erakundea da, eta 20 etorkin latinoamerikarretik bat gose dela jakinarazi dute. Bostetik batek, berriz, ez ditu egokiak di – ren nutrizio beharrak taxuz asetzen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)