Kanaria uharteetara paperik gabeko 66 etorkin iritsi dira

Berria, 20-12-2006

Kanaria uharteetara paperik gabeko 66 etorkin iritsi dira

TENERIFE Paperik gabeko 66 immigrante iritsi ziren atzo Kanarietako Tenerife uharteko Arona herrira. Ontzi batean ailegatu ziren, Las Galletas hondartzara, eta Gurutze Gorriko langileak bertaratu arte eserita itxaron zuten. Etorkinen artean bost adingabe daudela uste dute agintariek. Espainiako Poliziak Playa de las Americaseko polizietxera eraman zituen etorkin guztiak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)