Hemeroteka El Diario Vasco

Kezka Tolosan

Berria, 03-11-2006

ERREDAKZIOA

Tolosa arduratuta dago Gipuzkoako udalerri horretako zentroan abegi hartutako adingabeko etorkinen presentziak ekarri duen gatazka egoerarengatik, gazte horietako batzuk zigor inputazioak dituzten balizko hainbat delitutan nahasturik agertu baitira.

Herriko dendariek mehatxatuta eta beldurtuta sentitzen direla esan dute, eta alkateak, Jokin Bildarraitzek (EAJ), gatazka egoera salatu du jendaurrean, Giza Eskubide, Enplegu eta Gizarteratze diputatu Mari Carmen Marinek egunkari honetan egin zituen adierazpen batzuei erantzunez; besteak beste, Mari Carmen Marinek esan zuen «faltsua» dela «adingabeko atzerritarrek Gipuzkoan delinkuentzia eragiten dutela».

Sortu den eztabaidak agerian uzten du Tolosan egoera gatazkatsua dagoela, ezin dena albo batera utzi, eta hausnarketa zintzo eta sakona eskatzen duena gatazka honen kudeaketan esku hartzen duten erakundeen aldetik, baina baita herritar guztien aldetik ere. Tolosako herriak ahalegin solidarioa erakutsi du adingabeko etorkin talde bati harrera eginda. Orain kezka agertu du egoera horrek eragin duen gatazkarengatik, eta ez litzateke bidezkoa izango jarrera hori desegokitzat edo egoistatzat epaitzea.

Orain Tolosari dagokion arazo hori izozmendiaren tontorra baino ez da, etorkizunean Gipuzkoa osoari eragingo dion proiekzioa duena. Alarma sozialean erori gabe, arazo hori ezkutatu nahi izatea litzateke berau zuzentzeko helburuarekin lan egiteko okerrena.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)