Udalbiltza berrantolatzeko pausoak eman behar direla deritzo Nazio Eztabaidak
Bere 50. urteurrenean, hegoafrikarren eskubideen aitortza eta 'apartheid' politika gainditzeko tresna den Askatasunaren Gutuna aztergai izan dute aurten Nazio Eztabaidan.
Berria, 29-10-2006Etorkinen aldeko bilgunea bultzatzeko eskatu diete eragileei
Migrazio eta Aniztasun Bilgune Nazionalaren sorrera bultatzeko eskatu zuten tailerrean parte hartu zutenek. Mario Zapatak eta Castillo Suarezek egitasmoaren ezaugarriak azaldu zituzten tailerrean. Izan ere, naziogintzan dabiltzan eragileentzat etorkinen auzia ondo landu gabeko gaia dela aitortu zuten. Zapatak immigrazioak Euskal Herrian duen eragina datutan aztertu zuen, eta Suarezek berriz, etorkinei lekukotzen laguntzeko sortu beharreko tresnak aipatu zituen. Tailerrean bilgunearen beharraz jardun zuten, bai eta berau sortzeko eman beharreko urratsak aztertu ere.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)