Nafarroak Kanarietako hamar adingabe hartuko ditu
Berria, 19-10-2006ERREDAKZIOA
Iruñea
Kanarietako zentroetan dauden etorkin adingabeak hartzeko prest agertu zen Nafarroako Gobernua duela hainbat aste, eta eskaintza hori laster gauzatuko dela azpimarratu du Gizarte Ongizaterako kontseilari Isabel Garcia Malok. Nafarroak, zehazki, hamar haur jasoko ditu. Saharaz hegoaldeko ume izanen dira hamarrak, Nafarroako Gobernuak ezagutarazi duenez.
Oraindik, hala ere, ez dago adingabeak hartzeko datarik. Aurretik zerbitzu hori eskaintzeagatik Espainiako Gobernutik jasoko duen diru laguntza zehaztu nahi du Nafarroako Gobernuak. Garcia Malok arazo hori lehenbailehen konpontzea espero duela esan du.
Nafarroako Gizarte Ongizaterako Saila harremanetan jarri da jada herrialdean adingabeen esparruan lan egiten duten erakundeekin.
(Puede haber caducado)