Afrika ezagutu, sentitu eta konpromisoa hartu
Berria, 18-10-2006Javier Pagola
Afrika Behar – beharrezkoa partzuergoko kidea
Honezkero Áfrika ez da ikusezina. Haren etsipena horren larria da, non egunero giza marea izutuak eta nekatuak alanbre – hesi, kosta patruilatu, ur zurrunbilotsu, gure ongizatearen harresi altuak apurtzen dituen.
Gertuko kostak blindatuz eta sarrera bideak itxiz, ordea, ez dugu isuri hori konponduko. Goseaz, larritasunaz eta ezinbesteko perspektiba faltaz ihes egiten dutenek bide zailagoak zeharkatzen dituzte, eta horrela, heriotza kopurua handiagotzen da bidaia arriskutsu hauetan.
Baina arriskuak, denek ezagutua, ezin du etsipena geldiarazi. Ezta esku – hartze planek ere, nahiz eta asmo onez egin, migrazio – jarioen kontrolean jartzen badute arreta. Hain arazo zailari aurre egiteko egiten ari den ahalegina aitortu arren, eta Kanariar Uharteetan harrera gaitasun gainezkatuari erantzuna ematearren, ezbehar honen iturburuan eman behar dugu arreta.
Nazioarteko komunitatea bildurik, eta era globalean, Afrikak haren arazo eta gaitasunei heltzea behar du; eta noski, herrialde afrikarrek ere ekin behar diote lan horri. Beharrezkoa da asmo handiko inbertsio eta garapen plana sustatzea. Baina hau guztia kontinenteko baliabide naturalak eta giza – baliabideak errespetatuz egin behar da, eta populazioari etorkizuna eskainiz, Afrikako gazteei gehienbat.
Menendez Pelayo Unibertsitateko ikastaro batean, Jon Sobrino teologoak gure logale eta pasibotasunaren inguruan zenbait galdera jaurti ditu: harritzen al zarete gertatzen ari denaren inguruan? Zenbat unibertsitate ditu Europak gertatuko zena ulertzeko gai ez izateko? Europak benetako azterketa sendoa egin behar du. Europak galdetu egin beharko lioke bere buruari zer egin dezakeen Afrikan bizitza egon dadin.
Urriro, Bilbon eta Iruñean egiten diren Afrika Behar – beharrezkoa jardunaldiek asmo bikoitza dute: kontinentearen gaurkotasuna eta arazoak aztertzea, batetik, eta kontinente horrek sorrarazten dituen edertasun eta manifestaldi kulturalen erakusleiho izatea, bestetik.
Gizakien artean emandako edozein gerturatze zintzo eta adeitsua, topikoez eta estereotipoez haratago doan ezagutze – prozesuarekin hasten da. Hortik jaiotzen da bir – ezagutzea, elkar estimatzea, elkarrekin sentitzea… giza – familia bakarraren partaide gisa. Eta elkar ezagutu eta elkar estimatzen dutenek, horiek elkarrekin lan egiteko eta elkarrekin lortu dituzten helburuak ospatzeko baldintzak dituzte.
Afrikako gizon eta emakumeek duintasunezko bizitza askearekin amesten dute. Gure elkartasuna behar dute haien natur – aberastasunen, haien giza – baliabideen, haien kultur aniztasunaren, haien sormenaren eta haien hausnarketa intelektualaren aukerak garatzeko.
Afrikako intelektualak dira, hain zuzen ere, Afrikako lagunen erantzukizunari deitzen diotenak, eta haien herritarrak eztenkatzen dituzte horrenbeste erronkari aurre egin diezaioten: autonomia pertsonala landu zentzu komunitarioa galdu gabe, parasitismotik ihes egin, denbora hobeto aprobetxatu, politika demokratizatu, garapen integrala planifikatu, baliabideak hobeto kudeatu, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurreratu, pertsona ahulenak zaindu.
Baina gu ere, europarrak, gonbidatuak gaude jarrera aldaketa batera. Guztiaren gainetik, informatuak egoteko ahaleginera eta gure kideen patua gurea dela sentitzera. Funtsezkoa ez den gastua ezeztatzen duen bizitza – eredu doia praktikatzera, elkar banatzen den aurrezki bihurtzen dena. Etorkinenganako gertutasuna sustatzera eta ideia eta jarrera arrazisten kontra borrokatzera. Gure gobernuei eta parlamentuei garapenerako dituzten konpromisoak bete ditzaten eskatzera. Nazioarteko elkartasuneko elkarte eta kanpainetan parte hartzera eta lan egitera.
Duela asko eta asko, Afrika izena eguzkiaz blai eta beroa den lurraldearekin erlazionatu da. Latineko aprica (lurralde eguzkitsua esan nahi du) izen ederrean jatorria izan, zein aphriké (hotzik ez dagoen lekua) izen grekoan jatorri izan, hori litzateke gure desio bikoitza, Afrikaren aurpegia gure aurrean argitu dadin eta haren bihotz taupadek hoztuta utz ez gaitzaten.
(Puede haber caducado)