Hendaiako atxikitze zentroa itxiko dute abenduan handiagoa egiteko
Berria, 11-10-2006Erredakzioa
Baiona
Hendaiako atxikitze zentroa itxiko dute abenduaren 31an, haren tokian handiago bat egiteko. Orain artean bertan atxiki dituzte agiri baliagarririk ez duten etorkinak. Eraikitze lanek 13 hilabeteko iraupena ukanen dute eta prest egon arte, Hendaian atxikitzen zituzten etorkinak Frantziara igorriko dituzte, Tolosa eta Bordelera nagusiki.
Aire eta mugetako poliziak kudeatzen du egoitza. Hastapeneko xedean behin-behineko egoitza jarri nahi zuen Lapurdi eta Gipuzkoa lotzen dituen Santiagoko zubiaren ondoan. Xede hori bertan behera utzi du administrazioak eta, galdeketa egin ondoren, zuzenean Bordele eta Tolosako zentroetara eramanen dituzte.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)