Euskadi Gazteak etorkinen aldeko kanpaina egingo du
Berria, 10-10-2006erredakzioa
Donostia
Jatetxe edo tabernetan sartzeko debekuak, etxebizitza alokatzeko zailtasunak, lan bazterketak… Etorkinek jasaten dituzten bidegabekeriak salatuko ditu Euskadi Gaztea irratiak. Urrian Euskadi Gaztean etorkinak gertu izenburupean, elkartasun kanpaina bat abiatuko dute irratikoek.
Kanpaina horrekin, oinarrizko eskubideak urratzen dituzten jarrerei aurre egin nahi diete. Hala, www.egaztea.com orrialdean hainbat etorkinen egoera ezagutzeko aukera izango da. Bestalde, webgunean dagoen fitxa betetzen dutenek Espainiako eta Euskal Herriko egunkari guztiek etorkinen inguruan argitaratzen dituzten berriak jasoko dituzte.
Halaber, SOS Arrazakeriak arrazakeria eta xenofobia salatzeko abian jarritako kanpainarekin bat egin du Euskadi Gazteak.
(Puede haber caducado)