Eskubideak guztientzako eskatu dira

Berria, 07-10-2006

Eskubideak guztientzako eskatu dira

Bilbo. Jatorriari erreparatu barik herritar guzti – guztiei eskubide berberak dagozkiela aldarrikatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo Bilbon, Espainiako Gobernuak bertan duen ordezkaritzaren aurrean. Etorkinen Eskubideen Aldeko III. Nazioarteko Egunarekin batera egin zuten protesta. Legez kanpoko immigrazioaren aitzakia baliatuz, Gobernuak neurri errepresiboak hartu eta mugak gero eta gehiago gogortu dituela salatu zuten. Etorkinekin izan ziren Harresiak Apurtuz koordinadora osatzen duten taldeak, bai eta ELA eta LAB sindikatuak eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)