Zaintza neurriak zorroztearen alde egin dute EBko agintariek

Berria, 06-10-2006

«Etorkin uholdea» gelditzeko, zaintza neurriak gogortzearen eta etorkinak beren herrialdeetara bidaltzeko akordioak hitzartzearen alde agertu zen atzo EB Europako Batasuna. Horretarako, Europako Batzordeak paperik gabe Europara sartzen direnentzako harrera zentroak egokitu, eta haiek identifikatzeko eta deportatzeko prozesuak hobetu eta azkartu beharko ditu. Frontexek, berriz, hegoaldeko mugak zaintzeko behar dituen baliabideak zerrendatu behar dizkio EBri. Urte amaiera arte luzatu dituzte mugak zaintzeko patruilen lanak.

Bestalde, EBko herrialde bakoitzak beste guztiei jakinarazi beharko dizkie immigrazio politikan hartzen dituen erabakiak. Era horretan, Europa osorako balioko duen immigrazio politika bultzatu nahi dute. Europako Justizia komisarioaren iritziz, horrek denena den arazoari irtenbidea aurkitzea erraztuko du.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)