Etorkinen eskubideen alde egiteko elkartea sortu dute

Berria, 30-09-2006

erredakzioa

Donostia

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etorkin talde batek Nuevo Ciudadano izeneko elkartea sortu du euren eskubideak aldarrikatzeko asmoarekin. Elkartearen helburu nagusia etorkinen eskubide politikoak lortzea da, hau da, boto eskubide pasibo eta aktiboa lortzea eta erakunde publikoetan parte hartu ahal izatea.

Bilbon eman zituzten atzo elkartearen inguruko xehetasunak. Ehundik gora partaide biltzen ditu Nuevo Ciudadanok, Espainiako nazionalitatea dute guztiek. Baina paperak eguneratuta edukita ere, ez daukate bozkatzeko eskubiderik.

Hori da, hain zuzen ere, eskatzen dutena: botoa emateko eskubidea. Udalerriko erabakietan parte hartzea da garrantzitsuena elkarteko kideentzat. Neisser Trujillo elkarteko zuzendariordeak etorkinek euskal gizartearekin duten konpromisoa azpimarratu zuen atzo: «Euskaraz eta espainieraz hitz egiten ikasten dugu. Athleticek edo Tau Baskoniak irabazten dutenean poztu egiten gara».

Bestalde, ospitaleetan itxaron zerrendak egotearen errua ez dela etorkinena esan zuen Jorge Suarez elkarteko lehendakariak, «osasun arloa ongi kudeatzeko gai ez diren politikoena baizik». Etorkinen jatorrizko lurraldean ikasketa tituluak dituztenentzako tituluen onarpen ofiziala ere eskatu zuten Nuevo Ciudadano elkarteko kideek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)