Kanarietara 150 bat etorkin iritsi dira

Berria, 30-09-2006

Kanarietara 150 bat etorkin iritsi dira

Las Palmas. Gutxienez 151 etorkin iritsi ziren atzo Kanariar Uharteetako kostaldeko hainbat lekutara.Kopururik handiena (97) Tenerifeko Los Cristianos portura ailegatu zen. Zihoazen ontzian ur franko zutela atzeman zituen Espainiako Itsas Salbamenduak, eta zaintza ontzi bat bidali zuen haiek atxilotzera. Gainera, Arguineguingo kaira (Las Palmas) iritsitako 24 etorkin – irudian, horietako batzuk – atxilotu zituen Guardia Zibilak. Lanzarotera, berriz, 20tik gora immigrante zihoazen ontzi bat iritsi zen. Lehorrera iristea lortu eta ezkutatzen saiatu ziren, baina Poliziak haietako 20 atxilotu zituen.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)