ELE
Berria, , 26-11-2026Hara, euskal mundu politikoak ere badu immigrazio masiboaren kontrako bere alderdia, ezkerrekoa gainera eta gai minbera horietaz euskaraz ari dena. Voxentzat edo Batzar Nazionalarentzat bozkatuko luketenak bildu nahi ditu mugaren bi aldeetan. Kanpotik heldu direnek, beren ohitura arrotzekin, euskara, euskal kultura eta euskal nortasuna mehatxatzen omen dute. Ahantzi gabe, eta hori azpimarratzekoa da,
woke
joeren kontrako mugimendu gisa definitzen dutela beren burua,
woke
izatea zer den erran gabe.
Pena dut jendeak harremanetan jartzeko baliatzen den
ele
hitza akronimo xenofobo moduan plazaratuz, gaurko jendarteak premiazkoa ez duen bazterkeria areagotzen delako. Nola erabiliko dugu
ele
hitz hori hemendik aitzina? Pena dut halaber euskaldunontzat, denbora historikoetan zehar lur honetako hainbat populuk jasan izan dituelako euskal herritarron migrazio masiboen ondorioak: europarrok berdinki inposatu ditugu han eta hemen gure mintzairak, gure usantzak, gure ikusmolde politikoak.
Eta itoko gaituztelako ustea mito subjektibo bat baino ez balitz?
(Puede haber caducado)