Lamarca: «Udal askok ez dute Gizarte Zerbitzuen Legea betetzen»
Berria, 28-09-2006ERREDAKZIOA
Donostia
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 20.000 eta 50.000 biztanle arteko udalerri askok ez dute Gizarte Zerbitzuen Legea betetzen, ez baitaukate etxerik gabeko pertsonei eta kanporatze arriskuan daudenei laguntzeko zerbitzurik. Iñigo Lamarca EAEko arartekoak Eusko Legebiltzarreko batzordean esandako hitzak dira.
Lamarcaren hitzetan, 1.800 lagun inguru daude etxerik gabe edo kanporatzeko arriskuan, eta horien profila aldatzen ari da. Eguneko eta gaueko zentroetara eta jangela sozialetara joaten diren gehienak etorkinak dira, horietatik %60 30 urte ingurukoak, %20 emakumeak, eta askok buruko gaixotasunak dauzkate. Lamarcak zerbitzuen eta azpiegituren inguruko arautegi bateratua sortu behar dela ere adierazi zuen. Etxebizitza sistema aldatzeko ere eskatu zuen. «Leku askotan zerbitzuak falta dira, eta, horren eraginez, hiru hiriburuetako zerbitzuak beteta daude». Datu bat ere eman zuen: «Pertsona horiei laguntzeko hamar gunetatik bederatzi 50.000 biztanletik gorako herrietan daude».
(Puede haber caducado)