Sayed Alishah Farhang errefuxiatu afganiarrak jasoko du 2026ko WOP Mendi Film saria, ‘Champions of the Golden Valley’ film arrakastatsuko protagonistak

Berria, Ramon Olasagasti, 05-11-2026

Sayed Alishah Farhang errefuxiatu afganiarrak jasoko du aurten WOP Mendi Film saria. Afganistandik ihesi, Alemanian bizi da gaur egun Farhang, eta iaz Bilboko Mendi Film jaialdiko sari nagusia eskuratu zuen

Champions of the Golden Valley

filmeko protagonista nagusia da.

Sayed Alishah Farhangek bere sorterrian, Bamyan eskualdean, mendiko eskiko txapelketa bat antolatu eta sendotzeko ahalegina egin zuen urte luzez. Talibanen erasoek eta gatazkek gogor zigortutako eskualde batean, mendiaren eta eskiaren bidez osasuna, aisialdia, zoriontasuna eta genero berdintasuna sustatu nahi izan zituen.

Eski entrenatzailea eta mendi gidaria ere bada Farhang, eta Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko hautagai izandakoa. Hamabi urtez Ski Club Bamyan elkartea koordinatu zuen, eta haren baitan antolatzen zen

The Afghan Ski Challenge

txapelketa bultzatu zuen. Lehiaketa hark jatorri eta etnia askotako partaideak biltzen zituen, emakumeen parte hartzea sustatzen zuen, gazteen artean ilusioa eta etorkizunerako aukerak pizten zituen, eta haraneko haurrei parte hartzearen, berdintasunaren eta elkartasunaren balioak helarazten zizkien.

Alabaina, 2021ean talibanek Afganistango gobernuaren kontrola eskuratu zutenean, Sayed Alishah Farhangek herrialdea utzi behar izan zuen emaztearekin eta bi seme – alabekin, eta geroztik Alemanian bizi dira, erbesteratuta.

Champions of the Golden Valley

filmak Sayed Alishah Farhangen eta eski txapelketa horren istorioa azaltzen du. Ben Sturgulewskik zuzendu eta AEBetan ekoitzitako pelikula Tribeca jaialdian estreinatu zuten 2024an, eta 50 sari baino gehiago irabazi ditu geroztik, tartean 2026ko Emmy nazionala kirol dokumental onenaren kategorian eta 2025eko Mendi Film jaialdiko sari nagusia. Nazioarteko Batzorde Olinpikoak filmaren eskubideak eskuratu zituen Milango eta Cortinako 2026ko Neguko Olinpiar Jokoen aurretik, eta gaur egun doan ikus daiteke

Olympics.com

plataforman.

The Walk On Project Fundazioak eta Mendi Film jaialdiak bultzatzen duten sariak mendizaleen gizarte konpromisoa eta balioen transmisioa aitortzen ditu, «eta biak ala biak bikain islatzen ditu aipatutako filmak», bi eragileen hitzetan.

WOP Mendi Film Sariaren ekitaldia abenduaren 12an, larunbatean, egingo da, 17:00etako saioan, Euskalduna Jauregian. Sari horren hamahirugarren ekitaldia izango da aurtengoa. Hauek dira orain arteko sarituak:

2026: Sayed Alishah Farhang

2025:

Catherine Destivelle

2024:

Euskadiko eta Nafarroako Mendi Federazioak

2023:

Edurne Pasaban Lizarribar

2022:

Eduardo Mart

i

nez de Pis

o

n

2021:

Sebasti

a

n Álvaro

2020:

Baltistan Fundazioa

2019:

Nives Meroi  –  Romano Benet

2018:

Juanjo San Sebasti

a

n

2017:

Peter Habeler

2016:

Sir Chris Bonington

2015:

Josep Manuel Anglada

2014:

Drawn

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)