Los partidos árabes han declarado que no se opondrán a un gobierno encabezado por Eisenkot.
La coalición conservadora de árabes israelíes ha manifestado su disposición a formar una coalición con el bloque de Eisenkot. La coalición de izquierda no desea formar parte de dicho gobierno, pero ha indicado que permitiría a Eisenkot gobernar en minoría.
Berria, , 29-10-2026Alderdi arabiarrak indartuta atera dira Israelgo Legebiltzarrerako bozetatik. Erabakigarriak izango dira Israelgo Gobernuaren eraketan, eta haiek ere jakitun dira. Bi dira ganberako talde arabiarrak: Zerrenda Batua ezkerrezko koalizioa —hiru alderdik osatzen dute, eta hamabi eserleku izango dituzte—, eta Zerrenda Arabiar Batua kontserbadorea —zazpi eserleku izango dituzte—. Aurrenekoen buru Yousef Jabareenek adierazi du ez luketela Gadi Eisenkot buru lukeen gobernu baten parte izan nahi, baina bloke horri nolabaiteko babesa eman diezaioketela Eisenkotek gutxiengoan goberna dezan.
Eisenkotek hauteskunde kanpaina osoa eman du Benjamin Netanyahu jarduneko lehen ministroa kargutik kenduko duela esanez. Baina haren blokea inkestek aurreikusten zuten baino urrunago gelditu da gehiengo osorako behar diren 61 diputatu lortzetik —48 eserleku izango ditu—, eta zenbakiak argigarriak dira: arabiarren babesik gabe ezingo da lehen ministro izan.
Ez da Eisenkotek nahiko lukeen egoera. Azken asteetan kazetariek hainbatetan galdetu diote ea prest dagoen arabiarrekin batera gobernua osatzeko. Ez du esan alderdi arabiarren babesari muzin egingo liokeenik. Hala ere, kanpaina egiten hasi aurretik, hainbatetan egin ditu alderdi arabiarren aurkako adierazpenak. Besteak beste, adierazi izan du ez dutela «balio amankomunik» arabiarrekin.
Eisenkoten blokeko gainerako alderdiak lirateke gobernu posible horren bigarren hanka. Arabiarrez gain, demokratak soilik daude gobernu bat osatzearen alde. Ezkerreko alderdiko buru Yair Golanek atzo adierazi zuen boto guztiek «berdin» balio dutela, eta ez dagoela etorkizunik arrazismoa atzean utzi ezean. «Ez dugu onartu behar Netanyahuk boto juduen eta boto arabiarren artean egiten duen bereizketa arrazista». Era berean, gaur X sare sozialean salatu du Netanyahuk «arabiarrei zilegitasuna kentzeko kanpaina itsusi bat» abiatu duela hauteskundeen emaitzak jakin ostean. Bloke horretako Elkarrekin eta Yisrael Beteinu alderdietako buruek, ordea, ez dute arabiarrekin batera gobernu bat osatzeko deirik egin.
Bestalde, arabiarren artean, ezkerreko koalizioak argi dauka ezin dutela Eisenkot buru duen gobernu baten parte izan. Izan ere, 2015etik 2019ra Israelgo estatu indarren buru izan zen, eta oro har Israelek Gazan, Libanon eta Iranen egindako operazio militarrak babestu ditu azken urteetan. Hala ere, Jabareenek ez du baztertu hura babestea, gutxiengoan goberna dezan. «Netanyahuren gobernua erorarazteko eta, zorte apur batekin, Israelgo egoera politikoa aldatzeko».
Arabiar kontserbadoreen buru Mansur Abbasek, berriz, atzo Israelgo zenbait hedabideri esan zien prest daudela Eisenkot buru duen gobernu baten parte izateko. «Zailtasunak gainditu ditzakegula uste dut, eta Eisenkoten blokeko hautesle gehienek gu gobernuan nahi gaituztela». Kontuan hartu behar da 2021ean Abbasek ituna egin zuela Naftali Bennettekin eta Yair Lapidekin, eta haren botoak Netanyahu kargutik kentzeko balio izan zuela —aurreneko aldiz sartu zen alderdi arabiar bat Israelgo Gobernu batean—.
«Lapurreta», baztertuta
Netanyahuk botoa emateko epea amaitu aurretik egin zuen larrialdi deia: «Larrialdia! Musulmanen alderdiak hauteslekuak hartzen eta hauteskundeak lapurtzen ari dira». Gero, Netanyahuk Israelgo Poliziari eta Shin Bet barne zerbitzu sekretuari eskatu zien arabiar komunitateetako hauteslekuetan egon zitezkeen «irregulartasunak» ikertzeko.
Bada, Times of Israel eta Ynet egunkariek zabaldu dutenez, Poliziak baztertu egin du akusazio hori. «Ez dago Likud alderdiaren akusazioa babesten duen frogarik. Prozesuaren osotasunari dagokionez, hauteskunde egunean oso gorabehera gutxi izan ziren. Baita aurreko urteetako hauteskundeekin alderatuta ere», adierazi dio Poliziaren gertuko iturri batek Times of Israel kazetari.
Horrekin lotuta, Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministro ultra Itamar Ben Gvirrek eskatu du alderdi arabiarretako buruak atxilotzeko. «Atzerriko finantzaketa» erabiltzea leporatu die X sare sozialean zabaldu duen mezu batean, baina ez du horren frogarik erakutsi. Hala ere, nabarmendu du barne zerbitzu sekretuak gaur bertan atxilotu behar dituela arabiar alderdietako buruak. Oraingoz, Shin Betek ez dio Ben Gvirren eskaerari erantzun.
(Puede haber caducado)