Hamar filme lehiatuko dira datorren astean Afrikaldia zinema jaialdiaren seigarren edizioan

Fikziozko sei filme luze eta lau dokumentalek osatuko dute sail ofiziala

Diario Vasco, Agurtzane Núñez, 30-10-2026

Datorren astean ospatuko da Gasteizen Afrikaldia Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiaren seigarren edizioa, azaroaren 3tik 10era bitartean. Aurten hamar filme lehiatuko dira Sail Ofizialean, horietatik sei estrainaldi nazionalak izango direnak. Guztira, sei film luze eta lau dokumental egongo dira ikusgai Afrikako zein diasporako hogei herrialdeetan eginak.

Aurtengo jaialdia ‘Identitatea eta kidetza aldatzen ari den mundu batean’ lelopean antolatu da eLankidetzaren, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren, eskutik, eta ildo horretan, estilo anitzeko filmak ikusi ahal izango dira. Horrela, ‘My Father’s Shadow’ filmak familia barruko harremanak lantzen ditu, ‘Diya’ lana thiller sozialaren bidetik doa eta ‘One Woman One Bra’ komedia dramatikoa ere izango da ikusgai. Antolakuntzak, gainera, berrikuntzen artean ‘Memory of Princess Mumbi’ nabarmendu du, Damien Hausserrek zuzendutakoa eta adimen artifizialaren eta sorkuntza zinematografikoaren arteko harremana aztertzen duena.

Aurten sarietan berrikuntza egongo da. Ohiko hiru sariekin batera, film onena, jatorrizko soinu-banda onena eta publikoarena, Eitb-Afrikaldia saria ere emango da, ikus-entzunezko industrian aniztasuna sustatzen duten pertsonak aitortzeko helburuarekin. Era berean, Afrikaldiaren baitan profesionalesi zuzendutako jardunaldiak ere antolatu dira. Horren baitan, jaialdiak sustatutako lehen stop motion dokumental laburra garatzen ari dira elkarlanean Sonia Estevez, Arrieta Saldaña, Kresala Films ekoiztetxea eta 16 gazte afrikar zein afro-ondorengo.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)