Arabak preso sahararren senideei laguntza emango die

Gara, GARA, 21-10-2026

Bederatzi preso politiko sahararren senideek Arabako Aldundiaren laguntza jasoko dute. 16 urte espetxeratuta daramatzaten giza eskubideen aldeko militanteen familiak dira, eta prentsaurreko batean gogoratu dutenez, irailaren 23tik gose greban daude haien eskubideen alde. Aldundiak laguntza emango die desplazamenduetarako, egonaldietarako eta haien senideei laguntzeko zigorra betetzen ari diren espetxe desberdinetan. Presoak elkarrengandik urrunduta eta oso baldintza gogorretan daude.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)