Aita Mari ontziak hurrengo misioa atzeratu du, erregaien kostearen ondorioz

Aurrekontua bikoiztu da eta 30.000 biltzeko kanpaina bat egingo du.

Berria, Uxue Perez, 15-10-2026

Aita Mari ontzi humanitarioak 2027ra atzeratuko du udazkenerako planifikatuta zuen misioa, erregaien garestitzearen ondorioz. Mediterraneo erdialdera da joatekoa.

SMH Itsas Salbamendu Humanitarioak adierazi du misioaren hasierako aurrekontua bikoiztu egin dela. Horri aurre egiteko, GKEak diru bilketa bat jarri du martxan, 30.000 euroko koste gehigarria ordaindu ahal izateko.

Ormuzko itsasarteko tirabiren ondorioz erregaien kostuak gora besterik ez du egiten. Izan ere, Hego Euskal Herrian gasolinaren eta gasolioaren prezioek %25,6 egin dute gora urtebetean.

Sentsibilizazio kanpaina
Ez dira geldirik geratuko ordea: azaroan, Menorcan, Mallorcan eta Valentzian (Herrialde Katalanak) sentsibilizazio kanpaina ibiltariak eta ate irekiak izango dituzte.

Aita Mari ontzia 2017tik ari da nabigatzen, Mediterraneoa zeharkatzeko ahaleginean dabiltzan pertsonak erreskatatuz. Misio ugari egin dituzte jada eta datorrena hogeigarrena izango da.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)