Prostituzioaren munduari begirada gordina
Gara, , 14-10-2026El Castillo” ez da prostituzioaren eta emakumeen salerosketaren munduari buruzko beste telesail bat. Hasteko, proposamen narratiboagatik nabarmentzen da: hainbat pertsonaia ditu ardatz, eta horien bidez istorioari geruza eta ikuspegi desberdinak eransten dizkio. Proposamen formalak ere badu berezitasunik, erromantizaziotik eta sexualizaziotik urrun dagoen begirada baten alde egiten baitu. Horri guztiari mezu gogor, lehor eta zuzen bat gehitzen zaio, kontzesiorik gabea.
PUBLICIDAD
1999. eta 2004. urteen artean kokatzen da istorioa. Liesak, hasiberria den polizia-inspektore gazteak, eta Osesek, haren lankideak, Estatu espainoleko burdeletan zerbait aldatzen ari dela sumatzen dute. “El Suizo” izenez ezaguna den gizonezkoak eta haren kideek errepide bazterreko hainbat klub kudeatzen dituzte, eta bertan emakumeak sexu-esplotazioaren mende dituzte. Emakume horietako bat Claudia da: 18 urte besterik ez ditu eta seme txiki bat utzi du Kolonbian; bizimodu hobe baten bila heldu arren Estatu espainolera, errealitate guztiz bestelako batekin egingo du topo.
Pertsonaiak bikain idatzita daude, eta horiei eusten dieten antzezpenak maila handikoak dira. Bereziki nabarmentzekoak dira Valentina Vidal eta Raul Arevalo.
Proposamen formala eredugarria da, erabat bat egiten baitu kontatu nahi den istorioarekin eta, batez ere, hizkuntza zinematografikoaren bidez ikusleari helarazi nahi zaionarekin. Narrazioa eliptikoa, lehorra eta gordina da, baina, aldi berean, oso sotila.
Eta, azkenik, mezua. Ertz politiko eta ekonomikoz betetako gidoi konplexu baten bidez, telesailak prostituzioaren inguruan historikoki eraiki diren botere harremanak eta interesak aztertzen ditu, eta gaur egun ere bizirik dirauten mekanismoen hainbat ertz erakusten ditu.
Bikaina.
(Puede haber caducado)