Elhadji Ndiaye, hamar urte justiziarik gabe

Gara, GARA, 09-10-2026

Iruñeko Arrotxapea auzoan, 2016ko urriaren 25ean, bortizki atxilotua izan eta ordubetera, Elhadji Ndiaye 42 urteko herritarra Polizia espainolaren komisarian hil zen. 2017an, epaileak kausa artxibatu zuen, heriotza naturala izan zela argudiatuta. SOS Arrazakeriak, Africa United kolektiboak eta beste batzuek justizia eskatzen jarraitu dute. Urtero, urteurren egunean, auzoan elkarretaratze bat egiten dute eta aurten manifestazioa egingo dute, bere izena daraman lokaletik aterako dena. Deitzaileek Babacar Welle ere gogoan izan dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)