«Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean» herri eskolak antolatu ditu Ikamak
Gara, , 22-09-2026Ikama ikasle antolakundeak dinamika berria aurkeztu zuen atzo sare sozialen bidez. «Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, ikasleok desobedientzia!» lelopean antolatu dituzte heldu den urriaren 12an egingo dituzten herri eskolak.
Gaur egun, mundua «kaosean murgilduta» dagoela eta «ideia erreakzionarioen gorakada» bizi dugula azpimarratu zuen ikasle antolakundeak ohar batean. Gaur-gaurkoz, bloke erreakzionarioak indartzen ari direla ere zabaldu zuen Ikamak: «Mundu mailako olatu autoritario eta atzerakoiak bultzatuta, frantziar eta espainiar estatuen nazio proiektuak hauspotzen dituzten bloke erreakzionarioak indartzen ari dira». Gaineratu zutenez, «euskal herritarren eskubideak mehatxatzen dituzten diskurtsoak eta gertakariak bizi ditu gure herriak sektore atzerakoi horien partetik».
Egoera horren aurrean, ikasleek desobedientziaz erantzun dezaten, urriaren 12an herri eskolak antolatuko ditu Ikamak eskualdeetan; eta, euskal ikasleriari dei egin dio parte hartzeko.
(Puede haber caducado)