Suitzako gaurko erreferendumaren xedea xenofoboa dela esan du NBEk

Berria, 24-09-2006

k. Berasain

Suitzan immigrazio neurriak zorrozteko asmoa duen erreferenduma bozkatuko dute gaur. NBE Nazio Batuen Erakundeko Jean Ziegler ordezkariak bozkatuko diren legeak «arrazistak eta xenofoboak» direla salatu zuen atzo. Legeek polemika handia piztu dute herrialdean, eta ezkerreko alderdiek eta gobernuz kanpoko erakundeek erreferendumean bozkatu ahal izateko sinadura bilketa egin dute.

Asilo Legea eta Atzerritarren Legea dira gaur bozkatuko dituztenak. Asilo eskaera egiten dutenek benetako nortasun agiria izan beharko dute onartuak izateko. Jatorrizko herrialdeetara itzultzeko aginduari uko egiten diotenek bi urtez atxilotu ahal izango dituzte. Atzerritarren Legeak, berriz, soilik herrialdearen interes ekonomikoen alde lan egiteko asmoa dutenak sartuko direla dio. Aurretik, baina, frogatu beharko luke bertako herritar bakar batek ez duela bera arituko den lanean aritu nahi.

Suitzan herritarren %21,2 atzerritarrak dira. Inkesten arabera, legeok aurrera aterako dira, botoen %54rekin.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)