Proposamena
Deia, , 08-09-20269 egun dira, non irribarrea eta baikortasuna nagusi diren. 9 egun, non lau haizeetara botatzen ditugun gure aldarriak. 9 egun dira, non urtean zehar ikusten ez dugun jendearekin lotzen garen. 9 egun, non arrazismoari eta xenofobiari harresia jartzen baitiegu. 9 egun, non inoiz baino gehiago gure ikurrak harrotasunez ateratzen ditugun. Laburbilduta, horiexek dira Aste Nagusiaren balioak; hori dela eta, urtean zehar ere animatzen zaitut balio horiei eustera, zeren, gaur egun gure bizikidetza, aniztasuna eta burujabetza – gizaki eta nazio gisa – ezegonkortzen dituzten elementuen aurrean baikaude, besteak beste, eskuin muturra edota pertsonak erdigunean jartzen ez diren politikak. Horregatik guztiagatik, natorkizue honako proposamen honekin: ondo legoke Bilboko jaiak luzatzea 356 egun; halaxe, gizarte justuagoa litzatekeelakoan nago.
(Puede haber caducado)