Jira Uxue Apaolaza
Zuriak zuritzen
Berria, 22-09-2006Asteazkenean ekin zioten uda ostean 59 segundos debate programari. Beste gai batzuen artean, immigrazio beltza izan zuten hizpide pasa den asteazkenean.
Beltzak eta zuriak zeuden mahaian. Beltzek esan zuten: nola hitz egin dezakezue ‘pertsona ilegalez’? Pandemia, gosea, egarria. Ez daukat ezer; hogei urte, asfaltoa aterpe eta misio bat. Kobaltoa, urrea, esan zuten, eta Europa gezurretan ari da. Migrazioak ez dira amaituko, beharrak handiegiak dira.
Zuriek berriz; gure legeen arabera sartu behar duzue, gure herrialdean dagoen eskulan eskaera neurtu behar da, aberriratzeak ondo egin, gainerakoan jendea geratzen da paperik gabe, ez dago lekurik denentzat…
Zuriek bat-batean, ez dakigu Afrika zer den; jendea bizi al zen Afrikan?, hau guztia gure erruz al da?; Holokaustoak urteurrenak betetzen ditu, propagandazko memoriek gaur egungo sarraskiak ahazten dituzte, eta iraganeko asko. Non amaitzen dira estatuen muga politikoak, non ekonomikoak, noiz da Afrika gure zabortegi, noiz urruneko herrialde.
59 segundo gutxi dira, mila karaktere ere bai, Afrika gogoratzeko. Europak ez ditu egunak gose-egun, lapurreta-urte guztien urteurrenentzat. Pazientzia eskatzen diogu miseriari, inoiz baino zuriago.
(Puede haber caducado)