Etorkinen bidaiari buruzko dokumentala Tolosan

Berria, 22-09-2006

Erredakzioa

Donostia

Tolosako Leidor aretoan, 1.200 kilometro dokumentala estreinatuko dute gaur, 20:30ean. Tolosara iritsitako bi etorkin marokoarren istorioa kontatzen du dokumen- talak, eta haien jatorriko herriaren egoera aztertzen du.

Benetako istorio bat kontatzen du dokumentalak. Jawad eta Youssef gazteek, Tangertik alde egin zuten orain bederatzi hilabete. Autobus baten azpian sartu, eta Tolosaraino iritsi ziren, 18 orduan. Iritsitakoan, autobuseko bidaiari tolosarrak konturatu eta erabat unkitu ziren.

Une hartatik aurrera, marokoarren eta tolosar horien bizitza goitik behera aldatu zen. Gazteei laguntzeko pausoak eman eta 1.200 kilometro dokumentala egin zuten hainbat herritarrek. Bidaia kontatzeaz gain, haien familien testigantzak eta Marokon duten egoera zaila ere azaltzen dira.

Ikus-entzunezkoa. 1.200 kilometro dokumentala. Non: Tolosako Leidor aretoan. Noiz: Gaur, 20:30ean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)