Harrera Iruñean ume sahararrei
Gara, , 26-08-2026Saharako Adiskideen Nafarroako Elkarteari esker, ehundik gora dira herrialdean uda pasatzen ari diren haur sahararrak, eta atzo Iruñeko Udalak 10 eta 12 urte arteko 30 haur ingururi harrera egin zien. Saharako Adiskideen Nafarroako Elkartea duela 30 urte antolatzen hasi zen “Oporrak bakean” programak basamortuko udako muturreko kondizioetatik urruntzen ditu haurrak eta, behar izatekotan, egonaldia mediku azterketak egin eta tratamenduak emateko probesten dute. Elkartasun keinu garrantzitsua ume sahararrentzat.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)