https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2026-08-11/hemeroteca_articles/elkartasuna-irunetik-jaten-ematea-ez-da-delitua
Gara, , 11-08-2026Negu Gorriak kolektiboak antolatuta, EAJren eta PSEren esku dagoen Donostiako Udal Gobernuak Kaleko Afari Solidarioak taldearen jardunari ezarritako debekua salatu zuten bart Iruñean. «Beharra duenari jaten ematea ez da delitua» aldarrikatzeko, otorduak banatu zituzten Alde Zaharreko San Lorentzo kalean. «Ceutan, Donostian eta Iruñean, elkartasuna da bide bakarra. Kalean janaria ematea ere klase borroka da», defendatu zuten.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)