Ebolak Afrikako herrialde zigortuenak kolpatzen ditu

Gara, Benediction MURHABAZI AFP, 10-08-2026

Maiatzean deklaratu zutenetik, Kongoko Errepublika Demokratikoan inoiz izandako ebola-agerraldi gogorrenak 1.850 hildako eragin ditu. Baieztatutako kasuak 4.053 dira, Osasun Publikoko Institutuaren azken balantzearen arabera. Gaixotasunak osasun sistema ahula duten herriei eragiten die bereziki, eta, gainera, agerraldia eragin duen ebola motak ez du oraingoz txertorik. Kongok hamarkadetako gerra, muturreko pobrezia, milioika lagunen barne desplazamendua eta goseteak pairatu ditu eta Afrikako herri zigortuenetakoa da.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)