Tarajaleko erresaka Biriaturaino iritsi da
Gara, , 04-08-2026Ceutan izandako krisi humanitarioaren harira, zitalkeria politikoarekin batera, zentzugabekeria nagusitu da. Samuel Gesret, Paueko suprefeta, Biriaturaino joan zen atzo prentsaurreko bat ematera. Poliziekin eta militarrekin batera egindako agerraldian, migranteak harrapatzeko kontrolen areagotzea defendatu zuen. Kontrol horiek, ordea, ez dute zerikusirik Tarajalen gertatutakoarekin, baizik eta Europan nagusi diren giza eskubideen aurkako politika zitalekin. Euskal Herrira horren propaganda egitera etorri zen Gesret.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)